$ git init bitartean

WordPress hau aspaldi iriki nun Hacking Etikoko kurtso baten egindakoa publikatzen juteko gomendatu zigutelako. Pare bat hilabete pasa dia eta ez nun ezer idatzi ez kurtso horretaz ez beste ezertaz. Baino bueno, noizbait zeoze idatzi beharko delakon hementxe nao, unibertsitateko bazkaltzeko denboran hau idazten, 10 minututan klase daukat.

Blog hontan linux edo hacking munduko gauzak idazten saiatuko naiz, ez dakit portfolio moduan edo nik nere burua pixkabat organizatzeko. Norbaitek kasualitatez honea iritsi eta zerbait garrantzitsua irakurtzen badu ba zorionak (eta nola kristo iritsi zea honea?). Ez dakit zenbatero idatziko deten zerbait hemen, igual nere proiektu galdun zakun bukatuko du blogak oso dembora gutxira. Igual ez, igual serio hartuko det eta astero edo zerbait idazteko ohitura hartuko det. Nork daki.

Hemen hasten da hasi beharrekoa, ongietorri Bitarteanera!

Advertisements